ZER DEN: Antzezpena ikasteko urteko Prestakuntza eta Sorkuntza tailerra, asteazkenetan 19:30etik 21:30era izango da eta, guztira, 60 ordu iraungo du. Nuria M. Cresek ematen ditu eskolak.

NORENTZAT: Antzerkian eta antzezpenean interesatutako edozein pertsonarentzat.

ZER ESKAINTZEN DUEN: Eskolak bi ardatzari buruzkoak dira: aktore-lana eta sorkuntza-ardatza ere.

IZENA EMATEA: Izena emateko www.bilbao.eus udal-webgunearen bidez galdetegi bat betetzea baino ez da behar, eta hautatua baldin bazara, urriaren 6an telefonoz jakinaraziko dizute. Matrikulak 170 € balio du, baina langabezian bazaude edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen baduzu, 140 € balioko dizu.

INFORMAZIO GEHIAGO: 944 334 995/ bilbaoeszena@bilbao.eus