ZER DA: Pantheatreko zuzendari eta Roy Paríseko kide diren Enrique Pardok eta Linda Wisek zuzenenduko dituzte tailerrak, Bilboko antzerki eta dantza garaikidearen jaialdiaren – BAD – en eta Bilbaoeszenaren laguntzat.

NOIZ: Apirilaren 18tik 28ra Bilbon, UPV-EHUko Paraninfoan .

ZER ESKAINTZEN DA: Gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskainiko den prestakuntzak ahotsa/kantua, antzerki koreografikoa eta mugimendua landuko ditu, eta ahotsaren, antzerkiaren eta koreografiaren ikerketan sakondu nahi duten antzezleei, abeslariei eta dantza alorreko profesionalei dago zuzenduta. Horrela, ahotsa, mugimendua eta testua sintetizatzeko moduak landuko dira, eta ahots performanceari dagokionez, Roy Hart legendarioak proposatu zituen ahotsaren erregistro hedatuak landuko dira.

IZEN-EMATEA: Izena emateko epea zabaldik dago jadanik, eta webgunearen bitartez egin daiteke. Bertan dago ikastaroari buruzko informazio osoa. Prezioak, 150 euro asteburua eta 780 euro bi asteko ikastaro osoa izango dira.

Informazio gehiago eta izen emateak: pantheatrebilbao@gmail.com