ZER DEN: antzezlanetan erabiltzeko kaskoak eraikitzeari buruzko ikastaroa. Horretarako, impactodan izeneko materialaz egindako xaflak modelatuko dira. Baliabide honek ez du molderik eskatzen. Irakaslea: José Alberto Maldonado. Data: azaroak 21 eta 24. Lekua: Bilbao Eszena. Ordua: 9:30etik 14:30ak arte.

NORENTZAT: zuzeneko ikuskizunetako teknikariei bereziki zuzendutakoa.

ZER ESKAINTZEN DUEN: Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak (ATAE) antolatu du honako ikastaro hau, Bilbao Eszenaren laguntzarekin. Haren asmoa ikuskizunetako profesionalak impactodan izeneko materialaren erabileran trebatzea da; hala, ezaugarri, garai eta mota desberdinetako kaskoak molderik erabili barik sortzeko eta eraikitzeko teknikak irakatsiko dituzte, hainbat lodieratako xaflak modelatzearen bitartez.

IZEN EMATEA: Bilbao Eszena (Juan Gardeazabal, 3 etxabea. 48004 Bilbo. Tel: 944 014 248. info@atae.org). Prezioa: 150 euro Bilbao Eszenaren erabiltzaileentzat; 125 € ATAEren bazkideentzat; 175 € beste guztientzat.

INFORMAZIO GEHIAGO: Bilbao Eszena