ZER DEN: Bilbao Eszenaren “Artistak egoitzan” izeneko programak lau diru-laguntza eskaintzen ditu, martxoaren 12a baino lehen proposamenak aurkezten dituzten euskal artista zein konpainientzat.

NORENTZAT: euskal artista eta konpainiak.

ZER ESKAINTZEN DUEN: 3.000 euroko diru-laguntza eta asistentzia tekniko eta artistikoa.

Helburua: Bilboko arte eszenikoen alorrean ikerketa eta berrikuntza sustatzea, eta, horretarako, artisten edo ikerlarien esku baliabide ekonomikoak, instalakuntzak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa eskaintzea, haien sormen-proiektua garatzeari begira.

ESKAERAK: interesa dutenek martxoaren 12ra arte epea dute haien proposamenak aurkezteko. BilbaoEszenak haietako lau aukeratuko ditu.

Interesa duten pertsona edo antzerki-talde guztiek bilbao.eus edo badbilbao.eus webguneetan topatuko duten eskabide ofiziala bete behar dute. Horrekin batera, proiektuaren dossierra pdf formatuan aurkeztu behar dute.

INFORMAZIO GEHIAGO: www.badbilbao.eus / www.bilbao.eus