ZER DA: Making More Healthen deialdi bat da eta bere helburua gazteek zuzendutako proiektuak bultzatzea da, horretarako, erantzun berritzaile bat eman behar diete osasunarekin lotutako arazoei. Izan liteke pazienteen bizitza hobetzeko edo ohitura osasuntsuak sustatzeko ekimen bat edo, besteak beste, kolektibo zehatz baten premiei erantzuten dien proiektu bat.  Ideiak inpaktu positiboa sortu behar du gizartean ikuspegi berritzaile baten bidez.

NORENTZAT:  16 eta 24 urte bitarteko gazteak.

ZER ESKAINTZEN DU: Aukeratutako proposamenek 500 euroko hazi kapitala jasoko dute, eta 300 euroko balioa duen laguntza-programa pertsonalizatu bat egin ahal izango dute Bridge for Billions plataformaren bitartez. Gainera, Jóvenes Changemakers nazioarteko sarean sartuko dira, eta berdinen arteko ikaskuntza prozesu bat egin ahal izango dute beste ekintzaile batzuekin batera.

NOIZ: Deialdia zabalik dago estatu osoan apirilaren 7ra arte, eta proiektuak lidertzat izan behar du gutxienez 16 eta 24 urte bitarteko pertsona bat.

IZEN-EMATEA: Epea amaitu baino lehen tspinola@ashoka.org korreora formulario hau beteta bidali behar da.