Esanetan

ZER DEN: “Aste Nagusiko Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local” erakustaldiaren 34.edizioa ospatuko da, Bizkaiko musikaren topagunea izaten jarrai dadin. Izan ere, 528 talde eta bakarlari igo dira erakustaldi honen oholtzara; Platero y tú, We Are Standard, Zea Mays, Idi Bihotz edota Porco Bravo, besteak beste.

NORENTZAT: Bizkaiko musikarientzat.

ZER ESKAINTZEN DUEN: Aste Nagusian Bilborocken jotzeko aukera.

IZEN EMATEAK:  Inprimakia betetzeaz gain, gutxienez lau tema original aurkeztu beharko dituzte, baita biografia eta argazkia ere. Deialdia Bilboko Udalaren web-ean ekainaren 9ra arte egongo da zabalik.

INFORMAZIO GEHIAGO: Lehiaketaren oinarriak hemen.