ZER DEN: AzPlay nazioarteko erreferentzia da bideojokoen sektoreko lan berrien sustapenean. Urtean behin, bideojoko independente sortzaile, berritzaile eta original onenak sarituak izaten dira lehiaketa honetan, hurrengo kategorietan: Ideia original onena, Sormen-diseinu onena, Soinu onena, Musika, Jokatzeko eskaintza onena, Euskal bideojoko onena.

NORENTZAT: Amateurrak eta bideojokoen munduko profesionalak.

ZER ESKAINTZEN DUEN: 5.000 euroko saria dago kategoria bakoitzeko irabazlearentzat.

IZEN EMATEA: Zeure proiektua aurkeztu nahi baduzu, bete honako eskabidea irailaren 30a baino lehen: AzPlay Entry form. Eta finalista izango bazara, urriaren 17an jakingo duzu.