Esanetan

ZER DEN: Bilbo eta New York-eko Guggenheim Museoek Euskal Autonomi Erkidegoko lau gazte graduatuentzako bekak jarri dituzten martxan, New York-en hiru hilabetez Solomon R. Guggenheim-eko departamentu ezberdinetan arlo artistiko zein museogintzan praktikak egiteko aukera eskaintzen dutela.

NORENTZAT: Graduatu berri diren ikasleei (2016/2017), edo 2014/2015 ikasturtetik aurrera graduatu baina momentuan graduondoko ikasketak egiten ari direnei dago zuzenduta. Ezinbestekoa da ingelesezko maila altua izatea, ahoz zein idatziz ,eta EAE-an jaioa izatea edo bertan erroldatuta egotea 2017ko urtarrilaren 1etik.

NOIZ: 2018ko abenduaren 10 arte.

IZEN EMATEAK: Izena eman nahi dutenek formulario hau bete beharko dute abenduaren 10a baino lehen.