Esanetan

ZER DEN: “Beldur Barik!” programak gazteen artean errespetua eta berdintasuna sustatzea du helburu, indarkeria matxista saihestearren.

NORENTZAT: 12 eta 26 urte bitarteko gazteentzat.

ZER ESKAINTZEN DUEN: “Beldur Barik!” programak 12 eta 26 urte bitarteko gazteek egindako ikus-entzunezko lehiaketa du ardatz. Lehiaketak helburu argi bat du: gazteek egoera ezberdinen aurrean eta indarkeria sexistaren adierazpenei “Beldur Barik!” jarrerarekin nola egiten dioten aurre erakustea.

IZENA EMATEA: Lanak aurkezteko epea zabalik dago jada, eta datorren azaroaren 13an itxiko da.

INFORMAZIO GEHIAGO: http://beldurbarik.org/eu/