Esanetan

ZER DEN: Bilbao Gazte Balioak Martxan lehiaketaren II.edizioa martxan da. Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariek, oraingoan ere, balioetan oinarritutako Bilbo baten alde diharduten gazteen papera indartzea izango dute helburu. Aurten, berritasun bezala, proiektuek Nazio Batuen 2030 Agendaren garapen jasangarriaren helburuekin lotura izan behar dute, helburu horietan hiriek funtsezko eginkizuna izango baitute. Kategoria bakoitzeko, gehienez, 10 ideia-proiektu hautatuko dira (5 kategoria bakoitzeko) eta bakoitzak 3.000 euroko saria jasoko du.

NORENTZAT: 16 eta 30 urte bitarteko gazteei dago zuzendua lehiaketa hau, beti ere kategoria bakoitzeko baldintzak betetzen dituztela. Honako hauek dira aurtengo kategoriak: Unibertsitate graduko edo goi-mailako zikloetako ikasleak eta Gazteak eta gazte-elkarteak

NOIZ: Martxoaren 1.aren 23:59ak baino lehen eman behar da izena.

IZEN EMATEAK: Parte hartu nahi dutenek eskabide hau bete beharko dute. Horrez gain, eskabidearekin batera proiektua aurkezteko bideoa bidali ahal izango da, gehienez 3 minutukoa, azalpena biribiltzeko. Eskabideak balioakmartxan@bilbao.eus helbidera bidaliko dira martxoaren 1.aren 23:59ak baino lehen.

OINARRIAK: Lehiaketaren oinarriak hemen.