ZER DEN: Ia 30 urte daramatzan Europa eremuko musika-lehiaketa bat da, goraka doazen talde gazteak bultzatzen duena. Parte hartzeko hiru modalitate daude:

  • POP ROCK: rock, rock and roll, pop, punk rock, post rock, garage, psikodelia, rhythm&blues, tekno pop, hard rock, noise, power pop, art rock, indie, hard core, emo, folk rock, americana, soul, stoner, funk, ska-reggae eta beste aldaera batzuk.
  • METAL: rock gogorra, heavy, power, thrash, speed, death, grind, black, doom, metal gotikoa, industrial, A.O.R., hard-rock, hardcore, nu metal, rap metalikoa, metal alternatiboa eta beste aldaera batzuk.
  • ELEKTRONIKOA ETA BESTE JOERA BATZUK: elektronikoa, down tempo, house, techno, elektro, minimal, drum’n’bass, breakbeat, trip hop, elektroclash, hip-hop, rap, beatbox eta beste aldaera batzuk.

NORENTZAT: Europako estilo anitzeko gazteen musika-taldeentzat. Bandetako kideek hurrengo daten artean jaio behar izan dute: 1981eko urtarrilaren 1 eta 1998ko abenduaren 31.

ZER ESKAINTZEN DUEN: Eszenatokira igotzeko aukera, aditua den publiko batean aurrean, edo hainbat sari jaso ahal izatea (esku-diruan, instrumentuak, emanaldiak, taldearen izena zabaltzea).

IZEN EMATEA: 2016ko apirilaren 11tik maiatzaren 12ra www.bilbao.eus/bilborock webgunearen bidez.

INFORMAZIO GEHIAGO: http://www.concursovilladebilbao.com/indexEU.html