ZER DA: Laguntza ekonomiko eta asistentzialen programa proiektu artistikoak gauzatzeko.

NORENTZAT: Ibilbide artistiko eta akademiko adierazgarria egiaztatu dezaketenentzat, adina eta jaio-lekua kontuan hartu barik.

ZER ESKAINTZEN DUEN: 6 hileko proiektu artistikoetarako bekak, bi epe dituztenak: urtarriletik ekainera eta uztailetik abendura; edo 2017tik aurrera 12 hileko epea. Kasu bietan, bekak hiru motatakoak izan daitezke:

Ekoizpeneko bekak estudioa lagatzeko aukerarekin: laguntza ekonomikoa eta Behin-behinekoz Lagatzeko Espazioa erabiltzeko aukera. 4.000 eurorainoko 12 beka gutxienez, ekoizpeneko gastu gisa urteko proiektuetarako eta 2.000rainokoak sei hilabetekoetarako.

Ekoizpeneko bekak, estudioa laga barik: estudioan etengabe egotea eskatzen ez duten proiektuak egiteko diru-laguntza. 4.000 eurorainoko 12 beka gutxienez, ekoizpeneko gastu gisa urteko proiektuetarako eta 2.000rainokoak sei hilabetekoetarako.

Lankidetzarako bekak: artistek tailerretan eguneko 4 orduz eta astean gehienez 20 orduz egoten laguntzeko konpromisoa hartu dute. Aldi berean proiektu artistikoak garatu daitezke. Gehienez 4 beka, horietako bakoitza 5.500 eurokoa, eta hamaika hilabeteko iraunaldi bakarra (2017ko urtarrilaren 15etik abenduaren 15era)

IZEN EMATEA: BilbaoARten azaroaren 13raino.

INFORMAZIO GEHIAGO: Webgunean