Esanetan

ZER DEN: Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren 30. edizioa, Bilboko Udalaren Gazteria Sailak antolatua.

NORENTZAT: Hainbat baldintza betetzen dituzten Europako musika-taldeei zuzenduta dago (35 urte baino gutxiagokoak izatea, jatorrizko kantak aurkeztea, kontratu diskografiko bati lotutako disko bi baino gehiago ez edukitzea, etab.). Musika-taldeek hurrengo modalitateetan parte hartu dezakete: Pop-rock, Metal edo Elektronikoa eta Beste Joera Batzuk.

ZER ESKAINTZEN DUEN: esku-dirutan zenbait sari irabazteko (1.200 eta 4.000 euro artekoak) eta Bilborockeko agertokian jotzeko aukera.

BALDINTZAK:

  • Taldeko kide guztien adina 1983ko urtarrilaren 1etik 2000ko abenduaren 31ra bitartekoa izatea. Taldean kide bi edo gehiago daudenean, 1983ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako kide bakarra izatea onartuko da.
  • Lehiaketarako izena ematean disko bi baino gehiago ez izatea kontratu diskografiko bati lotuak.
  • BILBAO HIRIA POP-ROCK LEHIAKETAREN aurreko edizioetako edozein modalitatetan lehen saria irabazi ez izana.
  • Konposizioak jatorrizkoak izango dira. Antolatzaileek eskatuz gero, lehiatzaileak egilea bera dela frogatu beharko du.

IZEN EMATEAK: Eskabide honetan, hurrengo elementuak erantsita: mp3, ogg edo wma formatuan jasotako taldeko hiru abesti; taldeko argazki bat; eta haren historiala. Izena emateko epea maiatzaren 2tik 31ra artekoa izango da.

INFORMAZIO GEHIAGO: Lehiaketaren oinarriak eta hemen.