Esanetan

ZER DEN: Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren 31. edizioa, Bilboko Udalaren Gazteria Sailak antolatua.

NORENTZAT: Lehiaketa hau gazteek osatutako Europako taldeei zuzenduta dago, talde hasiberrien musika bultzatzeko eta zabaltzeko. 3 musika-modalitate ditu lehiaketak: Urban, Metal eta Pop-Rock.

ZER ESKAINTZEN DUEN: Esku-dirutan zenbait sari irabazteko (1.200 eta 4.000 euro artekoak) eta Bilborockeko agertokian jotzeko aukera.

BALDINTZAK:

  • Taldeko kide guztien adina 1984ko urtarrilaren 1etik 2001ko abenduaren 31ra bitartekoa izatea. Taldean kide bi edo gehiago daudenean, 1984ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako kide bakarra izatea onartuko da.
  • Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren aurreko edizioetako edozein modalitatetan lehen saria irabazi ez izana.
  • Konposizioak jatorrizkoak izango dira. Antolatzaileek eskatuz gero, lehiatzaileak egilea bera dela frogatu beharko du.

IZEN EMATEAK: Eskabide honetan, hurrengo elementuak erantsita: mp3, ogg edo wma formatuan jasotako taldeko hiru abesti; taldeko argazki bat; eta haren historiala. Gainera, musika-taldeak sare sozialetan dituen profilak (Facebook, Twitter, Instagram, etab.) eta editatu gabeko bideo baterako esteka, bai zuzenekoa, bai entsegu batekoa (taldea zuzenean jotzen, bideoklip formaturik ez) atxikitu beharko ditu. Izena emateko epea apirilaren 1etik maiatzaren 5era izango da.

INFORMAZIO GEHIAGO: Lehiaketaren oinarriak eta hemen.