ZER DEN: Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren 29. edizioa, Bilboko Udalaren Gazteria Sailak antolatua.

NORENTZAT: Hainbat baldintza betetzen dituzten Europako musika-taldeei zuzenduta dago (35 urte baino gutxiagokoak izatea, jatorrizko kantak aurkeztea, kontratu diskografiko bati lotutako disko bi baino gehiago ez edukitzea, etab.). Musika-taldeek hurrengo modalitateetan parte hartu dezakete: Pop-rock, Metal edo Elektronikoa eta Beste Joera Batzuk.

ZER ESKAINTZEN DUEN: esku-dirutan zenbait sari irabazteko (1.200 eta 5.000 euro artekoak) eta Bilborockeko agertokian jotzeko aukera.

IZEN EMATEAK: Eskabide honetan, hurrengo elementuak erantsita: mp3, ogg edo wma formatuan jasotako taldeko hiru abesti; taldeko argazki bat; eta haren historiala. Izena emateko epea apirilaren 3tik maiatzaren 15era artekoa izango da.

INFORMAZIO GEHIAGO: Lehiaketaren oinarriak eta hemen.