ZER DEN: Ekimen hauek gauzatu dituzten edo gauzatzen ari diren eragileen lana aritzea eta jendaurrean aitortzea du helburu lehiaketa honek: alegia, Bilbon Bilboren Balioen Agirian jasotako balioren bat edo batzuk sustatzen edo gauzatzen dituzten ekimenak.

NORENTZAT: Hiru kategoria sarituko ditu lehiaketak; Irabazteko xederik gabeko elkarte eta entitateek Bilbon gauzatutako proiektuetarako sariak, Bilboko ikastetxeek garatutako proiektuetarako sariak eta enpresek, saltokiek, ostalaritzak, lanbide elkargoek edo antzeko entitateek garatutako proiektuetarako sariak.

NOIZ: Proiektuak aurkezteko epea dagoeneko dago zabalik eta 2018ko abenduaren 17an itxiko da.

IZEN EMATEAK: Parte hartu nahi dutenek euren proiektuak Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien
Sailari bidali beharko dituzte participación@bilbao.eus helbidera, edo Herritarren Arreta, Partaidetza eta Barrutiaren Sailari zuzendu.