ZER DEN: musikaren industriari lotutako Startupetarako Europako hegoaldeko ekitaldi nagusia. Gainera, Startup Competition bat egingo dute Inbertsio Foroaren formatuan. Horretan, zazpi enpresa finalistek Epaimahaiaren eta “Inbertsiogile Panel” baten aurrean haien proiektua aurkezten dute. Urriaren 28an egingo dute Barakaldoko BECen.

NORENTZAT: sormenaren arloko industrien ekintzaileei zuzenduta dago.

ZER ESKAINTZEN DUEN: negoziorako kontaktuak eta finantzazioa lortzeko aukera handia da. 3.000 euro arteko saria jasotzeko aukera dago.

IZEN EMATEA: Startup competition lehiaketan parte hartzeko, nahikoa duzu honako eskabidea bete eta laburpen exekutiboa startup@bime.net helbideratzea bidaltzea.

INFORMAZIO GEHIAGO: www.bimestartupsummit.com