Esanetan

Mariaren Bihotza Plazan Irailaren 25etik urriaren 1era ospatuko da zaborra eta ekonomia zirkularra ardatz dituen Borobilbi jaialdia. Euren helburua hondakin eta baliabide ezberdinen erabilera txarra aditzera ematea da, beti ere ikuspuntu original batetik. Borobilbi, Ideiak Martxan antolatutako programa, denboran eta herrian zabalduko den kontzientziazio eta hezkuntza eredu bat ere hedatu nahi dute. 

Gauzak horrela, zaborra lehengai, zein sormen iturri bezala ikusten irakatsi nahi dute. Tunipaneak baztertutako objektu eta etxetresna elektrikoekin instrumentuak egingo ditu; Recrea2-ek bigarren aukera bat emango die publizitateko olanei; Truca Recek baztertutako arropekin mozorroak egingo ditu; Basuramak plastikozko poltsekin burbuila erraldoi bat eraikiko du eta Reziclantesek, Trakamarrakak eta Katxarrismosek baztertutako objektuekin musika egiten irakatsiko dute. Women Open Workek ardi lana hartuko du ardatz, eta zaborrik gabeko produkzio naturaletara egingo du salto, Eduardo Lanak eguzki panelekin energia sortzen irakatsiko duen bitartean.

Bilbao Ekintzak, Bilbao Gaztek y de Bilbao Artek, Udal Etxebizitzakek, Red de Intercambio de Espaciosek, Sareanek, Trucak, Recek, Histeriakek, Wikitokik edota Estudio 14k ekimenarekin bat egiten dute, besteak beste.

Programazioa osoa hemen ikusgai.