ZER DEN: CAF-Elhuyar sarien xedea kultura zientifiko eta teknologikoa sustatzen duten euskarazko idazlanak saritzea eta aitortzea da. Hiru kategoria daude: zabalkunderako jatorrizko artikuluak azpikategoria birekin: zabalkunde orokorra eta egilearen doktore-tesian oinarritutako artikuluak. Gainera, kazetaritza zientifikoari lotutako lanak saritzen dira eta gizartean zientzia-alorreko ekimenak sustatzeko beka bat ematen da.

NORENTZAT: herritarrak orokorrean.

ZER ESKAINTZEN DUEN: 2.000 euro kategoria bakoitzean saritutako zabalkunderako artikulu bakoitzerako eta 5.000 euro bekaren proiektu irabazlearentzat. Gainera, aurten 2.000 euroko NEIKER sari berezia emango dute.

NOIZ: lanak aurkezteko azken eguna 2017ko otsailaren 17a da. Hurrengo helbide elektronikora bidali: cafelhuyarsariak@elhuyar.com

INFORMAZIO GEHIAGO:
Oinarriak kontsultatzeko
Elhuyar web horria