ZER DA: (Bilbon, 2017ko otsailaren 6an). BILBAOESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, Justi Larrinaga antzezleak emango duen ahotsa lantzeko ikastaroa antolatu du, euren lan jardueran, eszenakoan edo bestelakoetan, ahotsa erabili eta hobetu behar duten pertsonei zuzenduta. Prestakuntza astearte guztietan izango da, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, otsailaren 28tik apirilaren 4ra, BilbaoEszenaren instalazioetan.

NORI DAGO ZUZENDUTA: 18 urtetatik gorakoentzat.

ZER ESKAINTZEN DU: Ikastaroaren helburuen artean, partaideek fonazioan esku hartzen duten organoak identifikatzen eta modu egokian erabiltzen, arnasketa egokia izaten, ahotsean eragina duten jarrera-ohiturez jabetzen edo adierazpidezko alderdia lantzen ikasiko dute, horretarako emozioa eta gorputza erabiliz.

Horrela, tailerra lau atal nagusitan egituratuko da, gorputzaz jabetzearen, ahotsa
erlaxatzeko eta askatzeko ariketen, testuarekin eta testuaren analisiarekin lan egitearen
eta, azkenik, inprobisazioko eta adierazpidezko ariketen inguruan.

Prestakuntza, antzerkian batez ere, baina baita telebistako saioetan, ibilbide profesional
luzea duen Justi Larrinaga antzezleak emango du. Aurretik ahotsa lantzeko ikastaroak,
antzerki eta sorkuntza tailerrak, antzerki hastapeneko eta ikasleentzako antzerki, solfeo eta piano ikastaroak ere eman ditu.

IZEN EMATEA: Prestakuntza jardueran 25 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena 944334995 telefono zenbakira deituz edo BilbaoEszenaren bilbaoeszena@bilbao.eus helbide elektronikoaren bitartez eman ahal izango da otsailaren 22ra arte. Prezioa 60 eurokoa izango da (50 euro BilbaoEszenako, ADDEko, ATAEko, EABko eta Artekaleko bazkideentzat).

INFORMAZIOA:

BILBAOESZENA
C/ Juan de Gardeazabal, 3 – lonja. 48004 Bilbao.
T: 944334995
Mail: bilbaoeszena@bilbao.eus