“Diversity Advantage” sariak aniztasunaren onura hobeto erakusten eta baliatzen duen tokiko ekimena bilatzen du Euskadin garatutakoen artean. Europako Kontseiluak sustatzen du “Intercultural Cities” programaren bitartez.

ZER DEN: “Diversity Advantage” sariak aniztasunaren onura hobeto erakusten eta baliatzen duen tokiko ekimena bilatzen du Euskadin garatutakoen artean. Europako Kontseiluak sustatzen du “Intercultural Cities” programaren bitartez.

NORENTZAT: honako deialdi hau, EAEko edozein udalerritako denetariko erakundeei zuzenduta dago, publikoak nahiz pribatuak: GKEak, Tokiko edo Lurraldeko Herri Administrazioak, enpresak, elkarteak edo gizarte zibileko plataformak.

ZER ESKAINTZEN DUEN: ordezkari politikoak eta herritarrak kontzientziatu nahi ditu gaur egun aniztasunari lotutako iritzi ezkorra aldatzeko asmoz. Irabazleak “Intercultural cities” ekimenetik laguntza jasoko du ebaluazio sakonagoa egiteko eta zabaltzeko estrategia nazioartera luzatzeko.

IZEN EMATEA: garatutako ekimenak urriaren 31raino posta elektronikoz bidaltzeko epea dago: info@ciudadesinterculturales.com. Bilbon garatutako proiektuak honako helbide honetan aurkeztu daitezke: inmigracion@bilbao.eus. Azaroan eta abenduan hautatzeko prozesua burutuko da.

INFORMAZIO GEHIAGO: Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Saila. Bilboko Udala.