ZER DEN: ikastaro-tailer honetan ekoizpen digitalaren tresnen funtzionamendua eta aukerak azaltzen dira. Azaroaren 2an, 3an eta 4an egiten da.

NORENTZAT: BilbaoArteren erabiltzaile eta egoiliarrei zuzenduta dago. Ekipamendu berriak erabiltzeko eta lengoaia berriak ikasten hasteko aukera ematen du.

ZER ESKAINTZEN DUEN: 3D inprimagailuak, 3D eskanerrak, laser ebakigailua, CNC fresagailua, ikusentzunezko ekipoak eta proiektuak eraikitzeko, programatzeko edo haien prototipoa egiteko beste tresna batzuk. Ikastaroak 30 euroko kostua dauka, salbu Bilbao Arteren egoiliarrentzat eta erabiltzaileentzat. Horiek %50eko deskontua izango dute. Parte-hartzaileen gehieneko kopurua 12 da.

IZEN EMATEA: eskabidea BilbaoArte Fundazioan egin behar da e-postaz edo posta arruntaz izena emateko fitxa bidalita.

INFORMAZIO GEHIAGO: info@bilbaoarte.org