ZER DEN: deialdi ireki eta etengabe honen xedea, diskurtso garaikideen alorreko jarduera profesionala burutzen duten artista eta profesional banakako zein kide askoren proposamen artistikoak biltzea da. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren ekimena da. 2016ko edizioan Azkuna Zentroa da programaren erakunde hartzaile berria, Artiumen bitartez bost urtez garatu ostean.

NORENTZAT: artista eta profesionalentzat, hurrengo alorretan: pintura, bideo-sormena, dantza, arkitektura, paisajismoa, gizarte-sorkuntzako kolektiboak, zientzia…

ZER ESKAINTZEN DUEN: sortzaileentzako plataforma bat. Behatoki gisa funtzionatzen duen lantokia antolatzen da eta, horrela, arterako politika publikoei eta beste kontu batzuei buruz eztabaidarako eta elkarri ekarpenak egiteko balio duen giroa sortzen da. Hala, hitzaldiak, mintegiak eta lan-mahaiak antolatu dira.

NOIZ: urte osoan.

INFORMAZIO GEHIAGOwww.eremuak.net  y www.azkunazentroa.eus