Esanetan

Fair Saturdayk eta Bilboko Udalak bat egin dute eskola-jazarpenan aurka egiteko eta ipuin lehiaketa bat antolatu dute. Ekimen honekin gazteak bullying-aren kontra kontzientziatu nahi dituzte, izan ere, gaur egungo gizartean ematen den arazo larria baita.

Deialdia azaroaren 25erarte dago irekita eta 8 eta 23 urte bitarteko gazteei dago zuzendua. Parte-hartzaileek euskaraz, erderaz zein ingelesez idatzi dezakete euren ipuinak eta eskolan (ekimenean parte hartuz gero) eta cuentos@fairsaturday.org helbidean aurkeztu beharko dituzte. Bullying-aren aurkako salaketa izan behar da ipuinaren ardatza.

100€-ko 15 sari banatuko dira, saritutako pertsonek eta ordezkatzen dituzten eskolek erabakitako proiektu sozial ezberdinetara bideratuko direnak.

Lehiaketaren emaitza liburu batean laburtuko da, “Cuentos contra el Bullying” izenpean. Irabaziak hainbat proiektu sozialetara bideratuko dira ere. Ekimen honek Seguros Bilbao Petronoren laguntza jaso du.