ZER DEN: mikro-ipuinen lehiaketa. Istorio bakoitzak gehienez 500 karaktere izan behar ditu, euskaraz edo gaztelaniaz eta, behin gutxienez Bilbo eta Gautxori hitzak aipatu behar ditu.

NORENTZAT: herritarrak orokorrean.

ZER ESKAINTZEN DUEN: irabazleek Bilbao Basketen zenbait partidu ikusteko sarrerak jasoko dituzte. Lehenengoak Bilbao Basketeko hiru partidatarako bina sarrera bikoitz jasoko ditu, zehatz-mehatz, hurrengo taldeen aurkakoak: Real Madrid, Betis eta Herbalife Gran Canaria. Bigarrenak Bilbao Basketek Betis eta Herbalife Gran Canaria taldeen aurka jokatuko dituen partidetarako bina sarrera bikoitz jasoko ditu eta hirugarrenak bi sarrera bikoitz jasoko ditu Herbalife Gran Canaria taldearen aurka jokatuko denerako

IZEN EMATEA: azaroaren 20a baino lehen ipuinak bidali behar dira izena, abizena, adina eta egilearen bizilekua ipinita. Horretarako hurrengo helbideetako bat erabiliko da: relatos@gautxori.biz, Facebook,  Twitter.

INFORMAZIO GEHIAGO: Facebook, Twitter.