Zuzenean jo gura duzu Bilborocken? Baduzu musika-banda edo musikari lotutako proposamen bat? 15 eta 21 urte bitarteko adina duzu? Orduan, parte hartu #GazteKLUBA MUSIKFESTen! Hautatutako bakarlariek eta taldeek Bilborocken joko dute apirilaren 7an.

ZER DA #GazteKLUBA MUSIKFEST?: Bilborocken apirilaren 7an izango den musika-talde eta bakarlarien maratoia.

NORENTZAT DA?: 15 eta 21 urte bitarteko gazte bilbotarrek egindako edozein estilo eta formatutako musika-proposamenentzat.

NOIZ ARTE EMAN DAITEKE IZENA?: Izena emateko epea zabalik dago eta martxoaren 19an itxiko da.

IZENA EMATEKO MODUA: bakarlariek edo musika-bandek MUSIKen eman dezakete izena. Horretarako OINARRIETAN azaldutako urratsak eman beharko dituzte.

Informazio gehiago: i.prieto@bilbao.eus