Esanetan

ZER DEN: Gazteria eta Kirol Sailaren programa dugu hau, hiriko gazteek euren dantza, antzerki, musika, zirko, performance, poesia edota magia lanak, besteak beste, aurkezteko aukera izan dezaten. Erakustaldiak ekainaren 25etik uztailaren 6ra izango dira #GazteKLUBA gunean, Euskalduna Jauregitik gertu dauden saskibaloi kantxetatik hurbil.

NORENTZAT: Taldeka zein bakarka, 14 eta 19 urte bitarteko gazte bilbotarrentzat dago zuzenduta.

NOIZ: Izena emateko epea dagoeneko dago irekita eta ekainaren 11n itxiko da.

IZEN EMATEAK: Honako formulario hau bete beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO: gaztekluba@bilbao.eus // 944205979