ZER DA: Tracking Bilbao 4  Bilborocken ospatuko da otsailaren 6tik 11ra. Jardunaldien parte izango da sareko umorearen inguruko ikastaroa, hori ere otsailaren 6tik 11ra goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara.

NORENTZAT: Ikus-entzunezkoen arloko ikasleentzat; hau da, Ikus- entzunezkoen Komunikazioa, Publizitatea eta Harreman Publikoak eta Kazetaritza ikasten dutenentzat; baita, gidoilari, ekoizle eta sektoreko gainerako profesionalentzat zein gero eta garrantzitsuagoa den kultur produktuaren joeretan, plataforma digitaletan, sortze-prozesuan eta banaketan interesatutako guztientzat.

ESKAINTZA: Ibilbide ezaguna duten irakasleak entzuteko aukera. Haien artean daude Diego San José (“8 apellidos vascos” eta “Vaya semanita” programaren gidoialaria), Rubén Ontiveros (“Qué vida más triste”), David Sainz eta Teresa Segura (“Malviviendo”, “Entertainment”), Carolina Iglesias (VodafoneYu), Toni Nievas (Buenafuente), David Pareja (Vine, Notodofilmfest) eta Brays Efe (“Paquita Salas” sailarekin Feroz sarien azken edizioaren antzezle onenarentzako sariaren irabazlea).

INSKRIPZIOA: Ikastaroaren prezioa sinbolikoa izango da: 50 euro. Ikasleentzat eta langabezian daudenentzat 40 euro. trackingbilbao@gmail.com

INFORMAZIO GEHIAGO:
www.trackingbilbao.com
Facebook: Tracking Bilbao
Twitter: @Tracking_Bilbao
Instagram: tracking_bilbao

Programa