ZER DEN: Udal-kiroldegietan ematen diren ikastaroak, urritik ekainera arte.

NORENTZAT: Bilbao Kiroletako abonatuentzat eta ez abonatuentzat.

ZER ESKAINTZEN DUEN: denetariko ikastaroak (aerobica, zumba, crossfit, pilates, yoga, spinning, etab.), astean behin eskaini ohi dira. Aurrez izena emateko epea irailean amaitu zen baina, hil bakoitzean, lekurik badago, izen emana dezakezu.

IZEN EMATEA: abonatua bazara, hil bakoitzeko 24tik aurrera hurrengo hilerako ikastaro berri batean izena eman dezakezu, betiere lekua badago. Abonatua ez bazara, hil bakoitzaren 26tik aurrera egin ahal izango duzu. Kiroldegietan eta Interneten bitartez izena eman dezakezu.

INFORMAZIO GEHIAGO: Bilbao Kirolak erakundearen webgunean.