ZER DA: “EIKEN-EiTB Next Station” proiektua ikus-entzunezko formatu berriak sortzeko laborategia da. Sortzaileei formatu horiek gauzatzen eta garatzen lagundu ez ezik, kontakizun eta teknologia berriak ere garatu nahi ditu. Gainera, ideia berritzaileak nazioarteratzeko aukera ematen du.
Proiektuaren lehenengo fasean, ideien deialdia egingo da. Ideiak “selfie” bideo formatuan edo kontakizunekoan bidaliko dira (minutu batekoak baino ez) eta bertan azalduko da horien garapena edota zergatik diren interesgarriak. Hortik aurrera, 20 proiektu aukeratuko dira, sare sozialen bidez zein hainbat adituk epaitutakoak.

NORENTZAKO: herritar orori zuzenduta dago, pertsonei nahiz enpresei.

ZER ESKAINTZEN DUEN: hautatuko diren bost sortzaileei, bigarren fasearen ostean, euren ideiak sortzeko eta ezagutarazteko aukera ematea. Horrez gain, nazioarteko merkatuetara bertaratu daitezke Next Stationeko sigiluarekin.

NOIZ: bideoak urtarrilaren 10era arte bidali daitezke.

NON: Facebook eta Instagrameko NEXT STATIONeko profil sozialetan (@NextStation.club,@nexstationclub)

INFORMAZIO GEHIAGO: irakurri hemen eta Eiken Clusterreko webgunean deialdiaren oinarriak