ZER DEN: Unibertsitateko komunitatearen barruan, balio positibo eta erreferentziazko eredu solidarioak helarazteari begira ikus-entzunezko tresnen erabilera sustatzeko asmoa daukan lehiaketa bat da.

NORENTZAT: EHUko ikasleak

ZER ESKAINTZEN DUEN: film laburrari emandako sari bi: horietako bat 1.000 eurokoa, epaimahaiak aukeratutako filmari; eta 500 euroko beste bat, ikusleek emandakoa.

IZEN EMATEA: irailaren 1etik 24ra, posta elektronikoaren bidez: invisiblexpress@kcd-ongd.org. Film laburra egiteko gaiak irailaren 26an jakinaraziko dira Unibertsitatearen barruko informazio-hitzaldi batean.

INFORMAZIO GEHIAGO: invisiblexpress@kcd-ongd.org