ZER DEN: Udalak emakumeen aurkako indarkeria, edo emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna gaitzesteko testuen edo argitalpenen zatien, zein poemen irakurketa irekia eta parte hartzailea antolatu du azaroaren 23an Arriaga Antzokian.

NORENTZAT: Deialdia irekia da, eta hiritar zein elkarte guztiak daude gonbidatuta.

NOIZ: 2018ko azaroaren 23an, goizeko 11:00etatik 13:00ak arte, Arriaga Antzokian.

IZEN EMATEAK: Izena eman nahi dutenek bilbaoberdintasuna@gmail.com helbidera idatzi beharko dute izen-abizenak eta telefonoa edo helbide elektronikoa bidaliz, azaroaren 21a baino lehen.