ZER DEN: Langabezian eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa dauden pertsonak kontratatzeko laguntza-programa. Laguntza horiek 2016ko Udaleko Enplegu Planaren baitan daude.

NORENTZAT: enpresa lokalei zuzenduta.

ZER ESKAINTZEN DUEN: Gehienez 9.000 €ko laguntzak lanaldi osorako 6 hileko edo gehiagoko lan-kontratu bakoitzeko. Laguntza hau bere lehen lana izango duten 35 urte baino gutxiagoko gazteei bideratuta dago. Zenbateko hori igotzen da % 10 zenbait emakumeren kasuan, hain zuen emakumeak % 50 baino gutxiago diren esparru profesionaletan lan egiten dutenean.

ESKAERAK: laguntzak hurrengo 2017ko maiatzaren 2an eskatu daitezke, betiere laguntzei eskainitako aurrekontua ez bada aurretik agortu. Inprimaki bat bete, beharrezko dokumentazioa erantsi eta bidali dena e-postaz honako helbidera: promocionempleo@bilbaoekintza.bilbao.eus.

Horrez gain, aurrez aurre ere eman daiteke Bilbao Ekintzako bulegoetan Nafarroa kalean, 5 1. solairuan astelehenik ostiralera 8:30etik a 13:30era.

INFORMAZIO GEHIAGO: Bilbao Ekintza