ZER: Launchpaden bidezko musika-ekoizpenari buruzko workshopa izango da apirilaren 7an, ostiralean, 20:00etan Bilborocken, Zambusetaren eskutik, Bilbao You Week-eko II. Jardunaldien barruan.

NORENTZAT: Leku mugatua, 20 lagunentzat.

ZER ESKAINTZEN DUEN: Zambuseta musika elektronikoaren sorreran duen talentua eta “launchpad” delakoari ezarritako pianoarekin dauzkan trebeziak erakusten dituen musikari/youtuberra da. Tailer-erakustaldia eskainiko digu.

IZEN EMATEAK: Bilborockeko telefonoan, 944 15 13 06.