ZER DEN: programa honek 15-35 gaztez osatutako Bilboko musika-banda berriei Bilborockeko eszenatokia erabiltzeko aukera emango die, euren musika zuzenean erakusteko beste banda berri batzuekin batera (urteko maratoi batean) edo musika-banda ezagunen lehen kantari gisa aritzeko (Bilboko Uria Lehiaketaren edizioren bateko irabazleak, Lehiaketa horretako parte-hartzaileak edo bestelakoak).

Maiatzaren 7an ROCK de LET´S JO! MARATOIA egin zen, Bilborockeko entsegu-aretoetako taldeen parte-hartzearekin.

Ekainaren 3an, 2014ko Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren metal kategoriako irabazleak izan ziren The Wizards-en kontzertuan hasierako talde gisa eduki genituen aukeratutako bi talde. Abenduko 23rako beste kontzertu bat egitea espero da, bertan bi banda aukeratuko dira The Flying Scarecrow taldearen lehen kantari gisa aritzeko (2015eko Bilboko Uria Pop-Rock Lehiaketaren irabazleak metal kategorian)

NORENTZAKO: Bilboko musika-banda berrientzat.

ZER ESKAINTZEN DUEN: Bilborocken aritzeko aukera, entsegu-aretoetako taldeen Maratoian edo bi kontzertutan bi banda ezagunen lehen kantari gisa. Hurrengoa abenduaren 23an izango da.

IZEN EMATEA: lehiaketan parte hartu ahal izateko Musik Talde Zerrenda webgunean izena eman behar da. Bilboko musika-talde eta solisten erregistro honek Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan izena emateko eta beste ekimen batzuetan parte hartzeko prozesua errazten du. Izena emateko epea hurrengo deialdian jakinaraziko da.

INFORMAZIO GEHIAGO: Bilborock. Tel: 944 151 306