ZER DEN: Tailer teoriko eta praktikoa, modu ludiko eta atseginean musika esperimentala eta soinu-arte garaikidea gazteei gerturatzeko.

ZER ESKAINTZEN DUEN: saio guztietan, hasierako zati teorikoaren ondoren, alderdi praktikoa egongo da. Halaber, edukiak eta jarduerak taldeko kideen adinaren, aurretiazko ezagutzaren eta interesen arabera aldatuko dira. Oier Iruretagoienak eskainiko ditu tailerrak.

Jarduerei dagokienez, besteak beste, dibertsio handia ekarriko duten soinu-sekuentziak imitatzeko nahiz errepikatzeko edo inprobisatzeko jolasak egongo dira.

Ordu 2 iraungo du eta bertaratutakoak 15 izango dira.

NORENTZAT: 15 eta 30 urte bitarteko gazteentzat (DBHko, Batxilergoko, Arte Ederretako soinu, gradu eta graduondoko ikasketei lotutako Lanbide Heziketako ikasleak) Hizkuntza: Euskara / Gaztelania

IZEN EMATEA: Eskola eta Lanbide Heziketako ikastetxeekin hitzartuta.

INFORMAZIO GEHIAGO: azkunazentroa@azkunazentroa.com / 944 014 014.