Esanetan

ZER DEN: Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak Musika Lokala ekimena jarri du martxan, Bilbo eta Bizkaiko taldeek Bilborock-eko oholtzara igotzeko aukera izan dezaten. Horrela, gazteek eta gazte-elkarteek erreferentziazko topagunea den Bilborock-en jotzeko aukera izango dute. Beraz, gaztea bazara eta talde bat baduzu, hau da zure aukera!

NORENTZAT: “Musika Lokala” deialdian parte hartzeko, taldearen %50ak, gutxienez, gaztea izan behar du (16 eta 35 urte bitartekoa) eta bilbon erroldatuta edo entsegu lokala Bilbon izatea ezinbestekoa da.

NOIZ: Izena emateko epea dagoeneko dago irekita eta azaroaren 22an itxiko dira.

IZEN EMATEAK: Izena emateko honako formulario hau bete eta bilborock@bilbao.eus helbidera  bidali, “Musika Lokala” gaipean. 3 kanta, .jpg formatuko taldearen argazkia eta haren ibilbidearen laburpena bidaltzea beharrezkoa izango da ere.

OINARRIAK: Kontsulta itzazu oinarriak hemen.