ZER DA: Aurten, BilbaoMusika Musika Eskolak gai ezberdina duten zortzi ikastaro hezigarri antolatu ditu.

NORENTZAT: Irakasleei, musika taldeen zuzendariei, musika eskoletako ikasleei, kontserbatorioei, konpositoreei eta moldatzaileei zuzenduta, besteak beste.

ZER ESKAINTZEN DU: 

  •  “Soundpainting” ikastaroa: Soilik musikaren diziplinari zuzenduta. Jerónimo Martín irakasleak eskainiko du otsailaren 10, 17 eta 24an eta martxoaren 10ean.
  • “Konposizioa eta moldaketa teknologia berriekin” tailerra: partituren editoreak eta musikaren sormen esparruan hasteko programa sekuentziadoreak edo antzeko erremintak. Joserra Gutiérrezek eskainiko du otsailaren 24an, martxoaren 10 eta 24an eta apirilaren 7an.
  •  “Biola eta Biolina mindfulness” ikastaroa: arreta osoko praktikak, behaketa eta gogoeta. Mónica Linaresek eskainiko du ekainaren 2, 3 eta 4an.
  •  “Perkusio historikoa” eskola magistrala:  Pedro Estevanek eskainia ekainaren 2 eta 3an.
  • “Haizezko instrumentuei aplikatutako gorputz-teknikak” tailerra: Ikastaro honetako ikasleek motrizitate eraginkor eta osasuntsua garatzeko baliabideak ikasiko dituzte, instrumentuan hobekuntza handiagoa lor dezaten. Jordi Albert irakasleak eskainiko du maiatzaren 5 eta 6an.
  • “Piano ikastaroa”: musika eskoletako eta erdi mailako kontserbatorioetako piano ikasleei Luis Fernando Barandiaranek eskainiko duen ikastaroa da. Apirilaren 28 eta 29an.
  • “Musika eskola eta aniztasuna”. Ikasketa kooperatiboa”’: Lehen eginkizuna da ikasgelako ikasleen aniztasunaz eta haien behar partikularrez jabetzea, horrela ikasle horiei erantzunik efektiboena emateko, baliabide desberdinen bitartez. Helburua honakoa da: norbere errealizazioan eta bizikidetzan gaitzea, ikaskuntza kooperatiboaren bidez. Maiteder Lertxundi, sikopedagogoa, hezkuntza bereziko espezialista eta musikoterapeutak eskainiko du martxoaren 31an eta apirilaren 7an.
  • “Gitarra elektrikorako legato teknikaren ikastaro trinkoa”: Ikastaro honetan “legato” teknikaren oinarriak ikasiko ditugu. Gitarra elektrikorako teknika gehienak hemendik datoz. Ghaith Almulhemek eskainiko du martxoaren 10, 17, 24 eta 31an eta apirilaren 7an.

PREZIOA: Otsailaren 10etik ekainaren 4 arte  Galeran (C/Sorkunde,8) izango diren tailerren prezioa, 10 eta 70 euro bitartekoa izango da, eskola-orduen arabera.

IZEN-EMATEA:  Tailerrak online egiteko aukera existitzen da. Matrikula, irekita dagoela eta tokiak bukatu arte irekita egongo dela, BilbaoMusikan egin daiteke, amaiabilbao@bilbaomusika.eus korreoan edo  www.bilbaomusika.eus web orrialdean.