Esanetan

Lagunduiguzu aniztasuna zabaltzen Zurrumurruen aurkako kontakizun laburren I. lehiaketarekin! Gustuak, jaioterria edota helmuga edozein direla ere, helburu argi bat izan behar dugu denok: elkarrenganako errespetua eta gizarte anitz bat lortzea, hain zuzen.

Era berean, zenbait kolektibo jasan behar izaten dituzten leloak erorarazi, alderantzikatu edota ikuspuntu sortzaile batetik berriro ere eraikitzera gonbidatzen zaituztegu. Azken finean, bizikidetza indartzen duen bide berriak topatzea da helburua, bakoitzaren onena ateraz. Gogoratu lanak aurkezteko azkenengo eguna irailaren 30a dela.

Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak, Herritarren eta Aniztasunaren II. Udal Planaren barruan, Zurrumurruen aurkako kontakizun laburren I.lehiaketa antolatu du.