ZER DEN: Tailer honen helburua da dantzaren bidez, erabiltzen dugun musika eta sortutako erritmoa barne hartzea, betiere dantza mota ezberdinak eta jolasak bultzatuz.

NORENTZAT: Profesionalei eta arte eszenikoetako ikasleei zuzendutako tailerra da.

ZER ESKAINTZEN DUEN: Tailerrak bi atal dauzka, lehenengoan, erritmoa eta musikaren ezaugarriak bereganatuz, entzuteko praktika ugari ikasiko dira, eta aldi berean, gorputzaren kontzientzia eta inprobisazioaren erritmoa hobetuko ditugu. Eskolaren bigarren zatiaren helburua, soilik gure presentziaz eta ukimenaz baliatuz, bakar-dantza egitea izango da.

IZEN EMATEA: Tailerra urriaren 23an izango da 12:00etan. 10 euroko prezioa dauka eta lekuak mugatuak dira (hautagaia 15 lerroko curriculum baten bidez aukeratuko da). Izena emateko denbora ez baduzu galdu nahi, hemen duzu esteka.

INFORMAZIO GEHIAGO: San Frantziskoko Udaltegia.