ZER DEN: Programa honek 15-35 gaztez osatutako Bilboko musika-banda berriei Bilborockeko eszenatokia erabiltzeko aukera emango die, euren musika zuzenean erakusteko beste banda berri batzuekin batera (urteko maratoi batean) edo musika-banda ezagunen lehen kantari gisa aritzeko (Bilboko Uria Lehiaketaren edizioren bateko irabazleak, Lehiaketa horretako parte-hartzaileak edo bestelakoak).

NORENTZAT: 15 eta 35 urte bitarteko gazteez osatutako bilbotar musika-talde hasi berriak.

ZER ESKAINTZEN DUEN: Bilborocken musika-talde handien kontzertu bitan hasierako talde gisa jotzeko aukera: martxoaren 31n (The Riff Truckers taldearekin), eta maiatzaren 12an (Vhäldemar taldearekin).

IZEN EMATEA: Lehiaketan parte hartu ahal izateko Musik Taldeen Zerrenda webgunean izena eman behar da. Bilboko musika-talde eta solisten erregistro honek Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan izena emateko eta beste ekimen batzuetan parte hartzeko prozesua errazten du.
Musiken dagoeneko izena eman duten baina datuak eguneratu edo osatu behar dituzten musika-taldeek hemen egin dezakete, Erabiltzaile (helbide elektronikoa) eta pasahitza idatziz. 
Musik zerrendan taldearen izena oraindik ez badute eman, erregistroa hemen egiten da.
Musik zerrendan izena eman eta gero, taldeak edo solistak hurrengo helbide elektronikora mezua bidali behar du: censobandas@bilbao.eus. Bertan, musika-taldearen izena adierazi eta lehiaketan parte hartzea eskatuko dute.
Izena emateko epea martxoaren 5ean amaituko da.

INFORMAZIO GEHIAGO:
Deialdiaren oinarriak