ZER DA: Esperientzia hau 2015ean jarri zen abian Errekalden eta izan zuen arrakasta ikusita, orain Otxarkoaga-Txurdinaga auzora zabaldu da Udalaren hiri-ortu ekologikoen proiektu hau. Oraingoan 56 lursail berri dira jorratuko direnak Otxarkoagako trebakuntza-zentroaren atzealdean.

NORENTZAT: Edozein adinetako pertsonentzako.Udalarentzat lehentasunezkoak diren kolektiboei adjudikatuko zaizkie 40 metro karratuko 56 lursailak.

  • 1. lursailetik 36.ra: Auzoko bizilagunentzat izango dira.
  • 37.etik 47.ra: Otxarkoaga eta Txurdinagako iraupen luzeko langabetuentzat.
  • 48.etik 50.era: Desgaitasun fisiko edo intelektualen bat duten pertsonentzat edo
    halakoen elkarteentzat.
  •  51.etik 55.era: Bilboko irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, behar bezala inskribatuta badaude Elkarteen Udal Erregistroan.
  • 56. lursaila: Bilboko Udalarentzat gordeko da, Eskola Agenda 21ekin lotutako jardueretarako
    erabiltzeko.

ZER ESKAINTZEN DU: Ekimen honi esker, auzotarrek espazio publiko bat izango dute lurra modu ekologikoagoan lantzeko euren kontsumorako eta, gainera, naturaren espazio txikiak sortzeko modu bat da, ingurumenaren arloko kanpainak bideratzeko.

IZEN-EMATEA: Udal ortu horietako bat eskatzeko oinarriak gaur, martxoak 6, argitaratuko dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web orrian (www.bilbao.eus). Eskariak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 6an amaituko da.

INFORMAZIO GEHIAGO: Oinarriak