ZER DA: Bilboko Udalak sormenezko idazmena lantzeko tailer bat antolatu du. Horretan zeharka landuko dira eta aurre egingo zaie pertsona migratzaileei buruzko estereotipoei eta aurreiritziei.

NORENTZAT: Partehartzea doakoa da eta literatura gustokoa duen edonor etorri daiteke.

ZER ESKAINTZEN DU: Euskal Behatokiarekin elkarlanean, pertsona migratzaileei buruzko irudikapen berriak sortzeko, topiko eta aurreiritziekin apurtzeko eta herritarren artean zabaldu daitezkeen narrazioak sortzeko literatura-lanak egiten lagundu dezaketen teknikak landuko dira; hain zuzen, zabalduen dauden estereotipo negatiboei aurre egiteko.

NOIZ/NON: Tailerrak sei saio izango ditu. Hilean astelehen bitan burutuko da, zehatzago: martxoaren 13an eta 20an, maiatzaren 8an eta 22an eta ekainaren 5ean eta 19an, 18:30etik 20:30era bitartean, Azkuna Zentroan.

IZEN-EMATEA: Izena emateko antirumores@bilbao.eus helbide elektronikora mezu ba bidali behar da eta horretan izen-abizenak, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa jarri behar dira. Bestela, 94 420 31 45 telefonora ere deitu daiteke.

INFORMAZIO GEHIAGO: antirumores@bilbao.eus