ZER: Ilusionismoaren oinarrizko printzipioetan zentratuko den magia hastapeneko ikastaroa Imanol Ituiñok eskainiko du, eta arte eszenikoetako artistei zuzendutako mintegia, berriz, David Blancok.

IKASTAROAK:

  • Imanol Ituiño ilusionismoaren promesa gaztea da, “hurbileko magia” espezialitatean gero eta garrantzi handiagoa lortzen ari dena. Modalitate hori ikus-entzuleengandik gertu egiten da, jende gutxiren aurrean, jolas interaktiboekin.
  • Magia mintegia David Blancok eskainiko du, eta arte eszenikoekin erlazionatutako pertsonei dago zuzenduta, izan ere, ilusionismoa, antzezle askok euren prestakuntzaren parte gisa erabili dezaketen tresna baita, ondoren antzerkian eskaini ahal izateko. Mintegiak 9 orduko iraupena izango du, eta maiatzaren 15ean, 22an eta 29an eskainiko da, arratsaldeko 19:00etatik 22:00etara Harrobia Eskenan, Bilbo-Otxarkoagako Eszena Ekoizpeneko Berrikuntza Zentroan. 12 euroko prezioa izango du jende guztiarentzat, eta 10 eurokoa BilbaoEszenako erabiltzaileentzat eta Artekaleko bazkideentzat.

IZEN EMATEA: Izena emateko epea apirilaren 5etik 25era egongo da zabalik, www.bilbao.eus webgunean.

 

helbidera