ZER DA: Gizarteari ekarpen handia egiten dioten proiektuetarako diru-laguntzak dira. Proiektuok udal jardueraren osagarriak izan eta Udalaren sail nagusietan aurreikusitako helburuak lortzen lagundu behar dute.

NORENTZAT: Horrelako proiektuak garatu nahi dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeentzat.

ZER ESKAINTZEN DU: 2,9 milioi euroko aurrekontua dirulaguntzak emateko.

NOIZ: 2016ko abenduaren 19tik 2017ko urtarrilaren 30era arte.

NON: Eskariak aurkezteko hainbat gune ipini dituzte, esate baterako, Udalaren webgunean, Herritarren Arretarako Bulegoa eta Barrutietako Udal Bulegoak.

INFORMAZIO GEHIAGO: Galderak hemen: 010/944.010.010 telefonoan, 08:00etatik 20:00ak arte, astelehenetik igandera eta esteka honetan