ZER DEN: Udalak Udaltzaingorako 55 lanpostu berri atera ditu. Sarbide askeko oposaketaren bitartez esleituko dira eta osagarri moduan, prestakuntzaldia eta praktikaldia izango dute.

NORENTZAT: hurrengo baldintzak betetzen dituzten herritar orori zuzenduta dago:
•Adin-nagusikoa izatea
•Honako tituluak izatea: Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Batxilergoa, Eskola graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa, Teknikari laguntzailea, Erdi Mailako Heziketa edo baliokidea
•B gida-baimena izatea.

ZER ESKAINTZEN DUEN: Bilboko Udaltzaingoan lanpostua eskuratzeko aukera.

NOIZ: abenduaren 21eko 00.00etatik urtarrilaren 18ko 23:59ak arte.

NON: epe eta oinarriei buruzko informazioa, bai eta eskariak betetzearen ingurukoa ere, udaleko webgunean ikus daitezke. Bestela, Erregistro Bulego Laguntzailera bertaratu Aznar Eraikinean dagoena (Venezuela Plaza, 2. zk., Bilbo) eta bertan ere ikusteko aukera izango duzu.

INFORMAZIO GEHIAGO: www.bilbao.eus/e-Udala/EPE/