ZER: aplikazioen edo konponbide teknologikoen inguruko ideien lehiaketak, enpresak sortzeko zerbitzuen laguntzari, herri-ekintzailetzari lotutako erkidegoak bultzatzeari edo beharrizan zehatz batzuei erantzuten dien tresnei lotuta egongo dira. Lehiaketa honetarako ideiak sortzea WeLiven azpiegitura teknologikoan oinarrituko da. Honek, proposatutako erronkei erantzuna eman eta ideiak konfiguratzeko gune baten funtzioa betetzen duen Berrikuntza Irekiko Saila (Open Innovation Area) deituriko osagaia eskaintzen du.

NORI: edozein pertsona fisikok parte hartu dezake, 16 urtetik gorakoa, baita pertsona juridikoek ere. Horiek, start-up, elkarte, enpresa txiki edo ertain edo antzekoak izan behar dute, eta pertsona fisiko edo juridiko bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du.

ZER ESKAINTZEN DU: teknologia-konponbideen ideien irabazlearentzat 2.000 eurokoa saria izango da. 3 sari ezberdin egongo dira, material elektronikoan, honako balio hauek dituztenak: 1.000 € (1. saria), 650 € (2. saria) eta 350 € (3. saria).

NOIZ: abenduaren 31ra arte.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZENA EMATEA: http://apps.morelab.deusto.es/concursoideaswelive/