
ZER DA: Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren, ZINEBIren 59. edizioa
BALDINTZAK: Lehiaketara aurkeztuko diren lanek 35 minutuko iraupena izango dute gehienez ere, baina ez da hori zinemaldian parte hartu ahal izateko baldintza bakarra. Proiektuak 2016ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak izan beharko dira. Izen ematea ekoizleek edo beraien lege ordezkariek egin beharko dituzte Festhome plataformaren bitartez.
SARIAK: Bilboko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren (ICAA) laguntzarekin antolatzen du ZINEBI. Zimenaldiaren zuzendaritzak izendatutako nazioarteko epaimahaiak honako sari hauek banatuko ditu:
– Bilboko Zinemaldiaren Sari Nagusia (7.000 euro)
– Euskal Zinearen Sari Nagusia (5.500 euro)
– Zine Espainiarraren Sari Nagusia (5.500 euro)
– Latinoamerikako Film Hoberenaren Sari Nagusia (4.000 euro)
– Fikziozko lanari emandako Urrezko Mikeldia (4.000 euro)
– Fikziozko lanari emandako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro)
– Dokumentalari emandako Urrezko Mikeldia (4.000 euro)
– Dokumentalari emandako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro)
– Animaziozko lanari emandako Urrezko Mikeldia (4.000 euro)
– Animaziozko lanari emandako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro)
INFORMAZIO GEHIAGO: www.zinebi.eus