ZER DEN: bat-bateko rap (free style) lehiaketa da, euskaraz zein gazteleraz.
Lehiaketa hau 14 kidez osatuta dagoen Junior Empresa Newen Elkartearen proposamena da. Ideiak Martxan programaren barruan dago.

NORENTZAT: 14 eta 25 urte bitarteko neska-mutilentzat.

ZER ESKAINTZEN DUEN: Deustuko Udaltegian sailkatzeko fasearen barruan abesteko eta apirilaren 28ko Bilborockeko finalera heltzeko aukera; ekitaldi hori #BilbaoGazteNight programazioaren barruan dago eta Estatuko zenbait alderditatik heldutako rap-zaleek, Dj-ek eta abarrek abestuko dute. Modalitate bakoitzaren irabazleak 300 euro irabaziko ditu.

IZEN EMATEAK: otsailaren 17tik 27ra (biak barne), mezu elektronikoa bidali behar da batallaportuestilo@gmail.com helbidera, datu pertsonalak eta bideo batekin edo bideo baterako esteka. Bertan bera bakarrik rapeatzen edo aurreko lehiaketa batean aritzen agertu behar da. Bat-bateko abestien testuek jatorrizkoak eta euskarazkoak nahiz gaztelerazkoak izan behar dute.
Hautagai bakoitzak gehienez bideo bana bidali dezake hizkuntza bakoitzean. Izena emateko fitxa.

INFORMAZIO GEHIAGO: Parte Hartzeko Baldintzak