Esanetan

Bilbok Zurrumurruen Aurkako II Gazteen Topaketan hartzen du parte; bizikidetzarako proposamenak aurkezteko eta esperientziak elkarbanatzeko aukera bikaina, estereotiporik gabeko gizarte baten aldeko aurrerapausoa emanez.

Topaketa Getxon ospatuko da irailaren 14tik 17ra, eta 11 gazte bilbotar bertan izango dira, 13 eta 18 urte tarteko beste 50 pertsonekin. Lau egunetan zehar hamaika ekintza egingo dira, Asier Gallasteguiren “Las personas jóvenes y la Estrategia Antirumor” edota Ixi Garciaren Antirumour-Lab tailerrak, besteak beste.

AntiRUMORES proiektuak, Bilboko Udalak inplementatuta, hasieratik izan zuen argi gazteak izan behar zirela euren lanaren ardatzetako bat. Horregatik, azken urteotan profesionaletarako formakuntzak eta hainbat tailer eta dinamika ospatu dituzte, gazteak sentsibiliza eta forma daitezen.

Bestalde, euren xedea Europako gizartea sentsibilizatzea da; atzerritarrek pairatu behar izaten dituzten estereotipoak ezabatu eta bizikidetza on bat lortzeko asmoz. Horretarako, interkulturalitatea, kohesio soziala eta diskriminazio baloreak argi dituzten erakunde eta pertsonen sare bat osatu nahi dute.